lunes, 28 de mayo de 2012


Hau 1.hiruhilabetean egin nuen albistea da. Honi esker ikasi nuen interneten informazioa bilatzen eta albiste bat planteatzen.



                                                 ALBISTEA


Indiako lapur batek urrezko lepoko bat lapurtu ondoren, irentsi egin zuen

Poliziak, bitxia berreskuratzeko asmoz, platanoak (laxante naturala) jatera behartu zuen. Shey Mohsinek 1.110 dolar balio duen bitxia lapurtu zion emakume bati Kalkutan. Poliziak miaketa zorrotza egin zion arren, Mohsinek eroarena egin zuen, baina erradiografia batek egiaztatu zuen, azkenean, lekuko batek esandakoa, lapurrak bitxia irentsi zuela, alegia. Medikuak platano asko janaraztea gomendatu zuen, eta lapurrak hasieran ezetz esan bazuen ere, bestela operatu egingo zutela esan ziotenez, onartu egin zuen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario